Eduki publikatzailea

Soziologia eta Politika Zientziako GRALen IV. saria: Epaimahaiaren epaia

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/11

Irabazlea:

RAQUEL FERNÁNDEZ GÓMEZ  izan da  Soziologia eta Politika Zientziako GRALen IV. sariaren irabazlea, “Lo menstrual es político. El discurso contrahegemónico como espacio de disidencia y resistencia” izenburua duen lanagatik.

Aukeratutako lanak ez ohiko den gai gaurkotasuna duena lantzen du, hau da, genero binarismoak menstruazioaren bitartez pertsona trans eta ez bitarrei nola eragiten dien. Teknika ezberdinen bidez (autoetnografia, eztabaida taldea, elkarrizketak eta bigarren mailako dokumentuen analisia) modu interesgarrian jorratzen ditu aztertu nahi dituen bizipenen eta diskurtsoen geruzak.

Gainera, epaimahaiak lanaren idazkera zorrotza eta aberatsa baloratu du eta bertan garatu den egitura egokia.