Lehiaketa: "Begiradak argazki oinetik" - Epaimahaiaren erabakia
Lehenengo argitaratze data: 2022/03/31
"Lehietako parte hartzaileek argazkiei begiratzeko modu desberdinak proposatu dituzte, ikuspegi eta formatu desberdinetatik. Horien artean, epaimahaiak "Elkar zaindu arte" izeneko proposamena aukeratu du, hirugarren adinekoen problematika sintetizatzen duelako, modu doian eta tonu autokritikotik abiatuta. Horretarako, argazkiko begiraden gurutzaketatik abiatzen da pandemiaren dimentsio sozialak nabarmentzeko."
Elkar zaindu arte
Urte askotan zehar, auzoan Elkar topatzen Gara egunero, beti eguzkipean eta maite dituzten pertsonek beti lagunduta. Ez dut haren izena ezagutzen, ezta haiek nirea ere, baina begiradaz agurtzen gara. Gero pandemia iritsi zen eta horrekin batera isolamendua, beldurra eta ziurgabetasuna . Kalean elkar ikusteari utzi genion, auzoko bankuetan topatzeari utzi genion, eta bat-batean zailagoa zen dena. Hainbeste lokarri hautsita eta oraindik zein garrantzitsuak diren harremanak jakin gabe jarriatzen dugu.
Egia esanda, osasunaz, ekonomiaz eta beldurraz hitz egiten genuenean, gure bizitzan sumatzen genuen zaintza eta segurtasun faltaz aritzen ginen. Beharbada, gu ez gara inoiz behar bezala zaindu gure artean.
Ez nintzen berriro berarekin topatu, ez konfinamenduaren ondoren, ez azken denboraldi
honetan. Ez genion elkarri begiradaz agur egin, eta ez genion inoiz elkarri galdetu zer
moduz. Baina ez dut ahaztu nahi, behintzat, elkar zaindu arte.