Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Fakultate-batzarrerako Hauteskundeak. Botoa aldez aurretik emateko egunak: Urriaren 25a eta 28a

Urriaren 31n Fakultate-batzarrerako hauteskundeetan parte hartu ezin duten Irakasle eta Ikertzaileek eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileek urriaren 25 eta 28an eman ahal izango dute botoa dekanotzako idazkaritzan, 8:30etatik 14:30ak arte.  

Boto txartela gutunazal itxi batean sartuko da, ondoko agiriren baten fotokopiarekin batera: NAN, pasaportea, gidatzeko baimena, edo unibertsitateko txartela. Gutunazal hori beste gutunazal batean sartuko da eta azken horren kanpoko aldean boto emailearen izen-abizenak idatziko dira, eta sinatu egingo da hegalean.