Eduki publikatzailea

Ceremonia de entrega de premios del concurso Euspot

Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketaren bosgarren edizioan 34 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak guztiak ere.

Aurtengo edizioan spot lehiaketa kontsolidatzea, zabalkundea handitzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea lortu da, eta bide hori indartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aretxabaletako Udalarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Arteman Komunikazioa enpresarekin. Gazteen parte-hartzea sustatu nahi izan da eta horretarako harremanak indartu dira zenbait ikastetxe eta sektoreko eskolekin, eta erantzuna oso positiboa izan da.


Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 12an, osteguna, 19:00etan izango da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.

Sekulako sariak banatuko ditu Euspot Lehiaketak aurten ere. Guztira lau sari:
1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- Mondragon Unibertsitateko ikasle onenaren saria. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Gazteen saria (14-18 urte) / 250 euro

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira bertan.
Angel Alkainek girotuko du ekitaldia eta sorpresarik ez da faltako. Sariak banatzeaz gain, Audionetwork musika edizio etxeko arduradunak musika eskubideen inguruko hitzaldia egingo du. Ekitaldiari bukaera emateko, luntxa egongo da.
Sari-banaketara edozein etorri ahal izango da.