Eduki publikatzailea

EUSKARALDIA: Euskara azentuekin mahaingurua

EHUko Euskararen Astearen eta Euskaraldiaren barruan, EUSKARA AZENTUEKIN izeneko ekitaldia ospatuko da EHU Kulturaren eskutik.

Non: Mikel Laboa plazan, Leioan

Eguna eta ordua: Abenduak 1, 12:00etan

Zer: Mahai ingurua eta bertsolariak

Zein da ekitaldi honen grazia?

Euskaraz egiten dute partaide guztiek, baina munduaren punta batekoa da bakoitza. Guztietarik inork ez dakar euskara etxetik, gero ikasitako hizkuntza dute eta trebeziaz baliatzen dute unibertsitatean beren egunerokoan.

Nork gidatuko du mahai ingurua?

Andaluzian jaiotako Reyes Prados irakasleak (Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatekoa).

Mahai-inguruko partaideak (ahobizi dira denak):

  • Cristina Miranda da Almeida, brasildarra (Arte Ederretako Fakultatekoa)
  • Matteo Vannacci, italiarra (Zientzia eta Teknologia Fakultatekoa)
  • Gabriel Lopez, argentinarra (Zientzia eta Teknologia Fakultatekoa)
  • Teresa Campos, espainiarra (Jaén) (Hezkuntza Fakultatekoa)
  • Juan Abasolo, argentinarra (Hezkuntza Fakultatekoa)

Bertsolariak: (heldutan euskaldunduak):

  • Manu Bendala, andaluziarra
  • Peio Aldraiz, iruindarra

Ekitaldi berezia izango da inondik ere, partaideen esperientzia bizi eta bitxiak entzuteko eta haiekin hitz egiteko parada izango baita. Gonbidatuta zaudete guztiok!

Erdu solastatzera eta zuen bizipenak partekatzera!