Errektorea aukeratzeko hauteskundeak. Aldez aurretik botoa. Azaroaren 18tik 21era arte. Ikasleak
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/13
Azaroaren 26an Errektorea aukeratzeko hauteskundeetan parte hartu ezin duten ikasleek azaroaren 18tik 21era arte eman ahal izango dute botoa dekanotzako idazkaritzan, 09:00etatik 14:00ak arte.
Boto txartela gutunazal itxi batean sartuko da, ondoko agiriren baten fotokopiarekin batera: NAN, pasaportea, gidatzeko baimena, edo unibertsitateko txartela. Gutunazal hori beste gutunazal batean sartuko da eta azken horren kanpoko aldean boto emailearen izen-abizenak idatziko dira, eta sinatu egingo da hegalean.