Dircom Sariak. Ekimen interesgarria gure ikasleentzat
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/14
Dircom proiektuaren sari banaketa izan zen atzo gure Fakultateko Auditorioan. Sari hauek Komunikazio Zuzendarien Elkartea (Dircom) eta "komunikazioa eta Publizitatea. Estrategia Persuasiboak” ikasgaiko irakasle den Miren Gabantxo Uriagerekaren arteko akordio baten emaitza dira, ikus-entzunezko erreportaje bat egin eta ikasleekin Dircom lanbidea ikertzeko.
Helburua Dircom bat zer den azaltzea zen, ikasleen ikuspegitik. Zehazki, Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate eta Harreman Publikoetako graduetako 1. mailako ikasleek partu hartu dute. Bi hilabetez, Ipar Dircom elkarteko hogei bat bazkide ikasleek egindako bideoen protagonista bihurtu dira.
Elkarteak lau diploma eman zituen (erreportaje onena eta making off onenaren 1. saria eta Accesit saria).
Webgune honetan ikus daitezke saritutako bideoak: