Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Online ikastaroa: "Garapen iraunkorrerako 2030 agenda txertatzea gral-etan (5. edizioa)"

Irudia

Ikastaro hau zuzenduta dago 4., 5. edo 6. mailako graduko ikasleentzat, bereziki Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako tresnak identifikatu nahi dituzten ikasleentzat haien Gradu Amaierako Lanetan (GrAL) txertatzeko, GrAL horiek Agenda erdiesteko eta planeta eraldatu eta bidezkoagoa, zuzenagoa eta iraunkorragoa bihurtzeko tresna bat izan daitezen

Aukera hau galduko al duzu?

Izena emateko: Izen ematea doakoa izango da baina nahitaezkoa Garapenerako UPV/EHUko Lankidetza Bulegoaren web gunearen bitartez https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/garapen-iraunkorrerako-2030-agenda-txertatzea-gral

Iraupena: 37.5 h (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)

Noiz emango den:  2021eko urriaren 18tik azaroaren 19ra bitartean.

Modalitatea: Online.  eGelapi (https://egelapi.ehu.eus/) plataforma birtualaren bidez.