Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Cristina Belaunde Pombo, Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasleak, DIRCOM Norte-UPV/EHU I. Saria irabazi du

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/15

Zorionak!

Cristina Belaunde Pombo Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasleak DIRCOM Norte-UPV/EHU I. Saria irabazi du "Influencer marketing en Instagram: Detrás de la publicidad con creadores de contenido de viajes" izenburuko Gradu Amaierako Lanarekin, Estefanía Jiménez Iglesias irakasleak gainbegiratuta.

Dircom Komunikazio Zuzendarien Elkartearen Iparraldeko Ordezkaritzaren aldetik, epaimahaia Zuzendaritza Batzordeak osatu du. UPV/EHUren aldetik, Angeriñe Elorriaga eta Joseba Etxebarria, Publizitate eta Harreman Publikoen Gradu Batzordeko kideek, eta Irene García, Graduko koordinatzaileak, hartu dute parte.

Lana bere zorroztasun formal eta metodologikoagatik nabarmendu da, baita aztertutako gaiak profesiorako zein gizarterako duen interesagatik ere. Egilearen beraren hitzetan, lanak laguntzen du ikusarazten Instagramen influencerrekin egiten diren kanpainen atzean dagoen errealitatea, eta balio du Instagrameko publizitate mota horren beharrezko erregulazioa aldarrikatzeko, tresna sozial gardenagoa izan dadin.

DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzak bere webgunean argitaratuko du saritutako lana.

Saria Graduazio Ekitaldian emango da, 2024ko ekainean. Egileak, halaber, urtebeteko doako DIRCOM harpidetza jasoko du.

Zorionak!