2021/2022 IKASTURTERAKO IRAKASKUNTZAREN ADAPTAZIO PLANA
- 2021/2022 ikasturterako irakaskuntzaren adaptazio plana. (pdf, 262 Kb)
- Eranskina. (pdf, 237 Kb)
- Aurrez aurreko irakaskuntzaren berreskurapena.
Ikasleek dagokien taldean eta azpitaldean ertorri behar dute bakarrik.
Internet bidez egin ezin dituzun idazkaritzako izapideetarako, aurretiko hitzordua eskatu behar duzu ondorengo helbidean: https://noq.vitruviosistemas.com/noq/noq-portal/index.html#/
Ikastetxera sartu garela jakinarazi behar da, beharrezkoa izanez gero, covid-19ko balizko kasuen trazabilitatea eta jarraipena errazteko. Jakinarazpen hori egiteko ikastetxera sartzen zaretenean unibertsitateko txartela eraikinean dagoen edozein eguneratzailetatik pasatu behar duzue. Mezu honen amaieran aurkituko duzue eguneratzaile horien kokapena.
Mesedez eskatzen dizuegu unibertsitate-txartela pasatzeko ohitura zuen eguneroko errutinan barneratu dezazuela, ikastetxean sarbidea jakinarazteko.
Horrela informaziorik zehatzena eman ahal izango dugu, bai eta baliagarriena ere, Osasun Zerbitzuak hala eskatzen badigu.
Fakultatetik kanpoko gonbidaturen bat ekartzen baduzue, bete ezazu, mesedez, 24 ordu lehenago gutxienez honako formulario hau:
https://forms.gle/FEQkHgvMoA8Q3nh77
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Fakultatera sartu nahi duten bisitariek 24 ordu lehenago gutxienez honako formulario hau bete behar dute:
https://forms.gle/FEQkHgvMoA8Q3nh77
gkz.covid19@ehu.eus helbidea aktibatu dugu, horren bidez jakinaraz diezaguzuen PCR proba batean positibo eman duzuen edo positibo eman duen pertsona batekin harreman estuan egon zareten, osasun-zerbitzuek ezarritako irizpideen arabera.