Eduki publikatzailea

"Kine Rally II" Laburmetrai lehiaketa

KineRally II. edizioa urriaren 14, 15 eta 16an ospatuko da Amorebieta-Etxanon.

KINE Zineklubak, Marieta Soul, Beittu eta Ametx Erankunde Autonomoaren kolaborazioarekin bigarren urtez antolatzen duen laburmetrai lehiaketan.

Parte-hartzaileek laburmetrai bat pentsatu, grabatu eta editatu beharko dute hogeita lau orduko epean.

Ostiralez egingo da aurkezpen ekitaldia Zelaieta Zentroko Auditorioan, arratsaldeko 20:00etan, eta bertan emango zaizkie talde edo banakako parte-hartzaileei lehiaketan parte hartzeko oinarriak, gaiarekin batera.

Larunbat iluntzerako aurkeztu beharko dituzte lanak eta igande eguerdiz egingo da sari banaketa Zornotza Aretoan, publiko osoarentzako zabalik egongo den ekitaldi batean.

Gainera, lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak ikusi ahal izango dira ekitaldian bertan eta 350 euro eta 150 euroko sariak banatuko dira bi lan onenentzat.

Iazko lehen edizio arrakastatsuaren ondoren, bigarren edizio honetan ere parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Idatzi kinezinekluba@gmail.com helbidera eta parte hartu bigarren edizio honetan!

Sartu gure Facebook-era Kine Rally II-ri buruz gehiago jakiteko: kine-rally.
 

Izena ematea

Web helbidea: kinezinekluba@gmail.com