Eduki publikatzailea

Erakusketa

CBM BALENCIAGA gertuago

Cristóbal Balenciaga Museoak, Getarian, Balenciagaren jaioterrian, ongietorria egingo dizu. Bertan, moda-sortzailearen sorkari bikainak ezagutzeko, museoko aldi baterako erakusketez gozatzeko edo familiarekin batera bisita tailer batean parte hartzeko aukera izango duzu. Museoak, azaroko igandeetan, plan turistiko-kulturala proposatzen du. Bilbotik Getariarako distantzia eroso egingo duzu, autobusez. Museora bisita gidatua egiteko aukera eta historiaren eta gastronomiaren ikuspegitik ospetsua den kokaleku honetako ondare aberatsa ezagutzeko aukera eskainiko du.

Ezagutu itzazu planaren zehaztasun guztiak atxikitako dokumentuan.

 

CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA
Aldamar Parkea, 6
20808 Getaria – Gipuzkoa