Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak-Zinebik bere 60. Edizioa ospatuko du.

Irudia

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak-Zinebik bere 60. Edizioa ospatuko du, irudi berriarekin, estatu mailako “La Flor” lanaren premierearekin eta lan horren egileari, Mariano llinás zinegile argentinarrari, ohorezko mikeldia emanez.

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBIren 60. edizioa azaroaren 9tik 16ra ospatuko da, eta 14 ordu irauten dituen eta 2009 eta 2018 artean egin den “La Flor” film txalotuaren Estatuko aurkezpena jasoko du; lan hori hiru egunez eskainiko zaie ikus-entzuleei.