Eduki publikatzailea

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek eta ASPACE BIZKAIA erakundea elkarlanean

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/20

Publikiaren saria

Astearte honetan, urtarrilak 14an, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 3. mailako Errealizazioa I irakasgaiko ikasleek eta ASPACE Bizkaiko kideek ASPACE BIZKAIA FILMA bideo lehiaketa aurkeztu dute Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan. Ekimenak lagun asko bildu ditu, ASPACE Bizkaia erakundeko 50 kide inguru bertaratu ziren baita Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 3. mailako hainbat ikasle ere. Bertan Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko irakasleez eta ASPACE Bizkaia kideez osatutako epaimahaiak bi sari banatu zituen: Film labur onenaren saria EYE CONTACT FILMS taldearen “CADA DETALLE” lanak irabazi zuen eta Juan Ramón Lagok (ASPACEko kideak) aktore onenaren saria. Halaber, publikoak SEMPITERNO STUDIOS taldearen “CONTRARRELOJ” lana saritu zuen.

Ekimen honek desgaitasuna arte sorkuntzaren munduan sartzen laguntzea eta gizartea garuneko paralisiaren errealitateari buruz sentsibilizatzea du helburu nagusitzat. Hala, ASPACE BIZKAIA FILMA proiektuarekin, ikasleek curriculumeko gaitasunak garatzeaz gain, elkarlanerako gaitasunak eta gaitasun etiko eta sozialak ere lantzen dituzte Ikaskuntza Zerbitzua metodologia barneratuz. ASPACE Bizkaia erakundearen laguntza, lankidetza eta aholkularitza etengabekoa eta funtsezkoa izan da proiektua aurrera eraman ahal izateko.

MILA ESKER MODU BATEAN EDO BESTEAN ASPACE BIZKAIA FILMAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!