Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Argia komunikazio proeiktuan praktikak egiteko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/27

2024 urtean Argiaren komunikazio poiektua barrutik ezabutu eta kazetari gisa trebatu nahi baduzu, hemen duzu aukera:

Norentzat: Kazetaritzako eta  Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako deialdia da.
Nola: azterketa egingo da abenduaren 12an, goizeko 10:30ean, ondoko lekuetan:

  • ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabiloian.
  • EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 20. ikasgelan.

Probara bertaratzeko asmoa duten ikasleek e-mail bat bidali behar dute praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago luketen egin azterketa, abenduaren 10a baino lehen. Azterketara curriculuma eraman behar da.
Praktikak gauzatzeko hiru sasoi daude aukeran:

  • 2024ko otsailaren 1etik 2024ko maiatzaren 31ra.
  • 2024ko ekainaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra.
  • 2024ko urriaren 1etik 2025eko urtarrilaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da, ordainpekoa. Sare sozialak kudeatzen eta gure webgunerako zein papererako idazten eta kazetaritza lanak egiten aritzea izango dira eginbeharrak.
Informazio osoa hemen: https://www.argia.eus/albistea/argian-praktikak-egin-nahi-dituzu-2023