Eduki publikatzailea

Lehenengo Akademe Jardunaldia: Berdintasunezko unibertsitatearen alde

Akademe Programa lidergoa lantzeko eta emakumeak unibertsitatean irakaskuntza, ikerkuntza edota kudeaketa karguetara bultzatzeko diseinatua izan da.

Lehen edizioan parte hartutako emakumeek sortutako aktibitatea bizirik mantendu eta sostengu-sarea sortzeko konpromisoa hartu genuen.

2016ko urriaren 11ko jardunaldia izango da talde honek antolatutako lehen jarduera publikoa, unibertsitate osoari irekia izango da eta lidergoan adoretsu ekiteko interes handiko gaiak jorratuko dira, besteak beste sareen ahalmena edo irakaskuntza prozesuaren parte den porrota jasan eta onartzea.

Jardunaldian izena emateko, bete ezazu ondoko eskaera-inprimakia:  goo.gl/IVvtYB