Eduki publikatzailea

61 Zinebi. Izen-emateko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/28

ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 61. Edizioa ospatuko du 2019ko azaroaren 8tik-15ra.

Zuzendariak, ekoizleak  eta banatzaileak gonbidatzen ditugu ekitaldian parte hartzera beren animaziozko, fikziozko edota dokumentalezko film laburrekin.

ZINEBI, A kategoria duen zinemaldi bakarra da estatuan eta 1974tik FIAPFeko (Nazioarteko Zinema Ekoizle Elkarteen Federazioa) onarpena dauka.

ZINEBIren laburmetraien garaile zerrenda edo Palmaresak Hollywoodeko Oscar Sarien Akademiarako, BAFTA Sarieterako eta Goya Sarietarako kalifikatzailea da.


Sari ofizialak:

JAIALDIKO SARI NAGUSIA - 7.000 €

EUSKAL ZINEMAREN SARI NAGUSIA - 6.000 €

ESPAINIAKO ZINEMAREN SARI NAGUSIA - 6.000 €

MIKELDIA-FIKZIOZKO FILM LABURRA - 5.000 €

MIKELDIA-DOKUMENTAL FILM LABURRA - 5.000 €

MIKELDIA-ANIMAZIOZKO FILM LABURRA - 5.000 €
 

Agiriak  2019ko uztailaren 15a baino lehen bidali beharko dira.
Informazio gehiagorako sartu gure website-n: