"Nilo ibaiaren ertzean". San Telmo Museoa.
Data
Noiztik 2016/04/13 Noiz arte 2016/06/05, 14:01 - 14:01
Samuel Aranda argazki-kazetariaren lanak, bere irudien bitartez, azken 15 urteetan munduan sortutako hainbat arazo ezagutzeko aukera eman digu. Hainbat sari ospetsu eman dizkiote, adibidez Argazkilaritza Sari Nazionala (2006) edo World Press Photo of the Year (2012); San Telmo Museoan aurkezten duen Nilo ibaiaren ertzean erakusketarekin Egiptoko eguneroko errealitatera hurbiltzea proposatzen du, herrialdea egituratzen duen Nilo ibaia ardatz nagusi gisa hartuz.
Lekua: San Telmo Museoa. Donostia.
Data: apirilak 13tik ekainak 5era arte