Breadcrumb

Eduki publikatzailea

'Atzo da Gaur: Komunikazioaren sormen-ereduak' mahai-ingurua, José Larrañaga Zubizarreta lankideari in memoriam izango da

Azaroaren 27an, Komunikazio Digitalari eta Ziberkazetaritzari buruzko Nazioarteko XV. Kongresuan, Kazetaritza Sailak eta Gureiker Talde Kontsolidatuak (Euskal Unibertsitate Sistema) antolatu dute 'Atzo da Gaur: Komunikazioaren sormen-ereduak' izeneko mahai-ingurua, José Larrañaga Zubizarreta lankideari in memoriam izango dena. Ekitaldi akademikoa eta omenaldia 12:00etan izango da, Zientzia Fakultatearen Paraninfoan (Leioako Campusean). Guztiok gonbidatuta zaudete.

Kongresuaren edizio honetan Gavan Titley (National University of Ireland), Suzana Barbosa (Universidade Federal da Bahia), David Domingo (Université Libre de Bruxelles) eta Almudena Barrientos (Universidad Complutense) izango dira. Horrez gain, "Periodismo y marca profesional. Estrategias adaptadas a las redes sociales" mahai-ingurua egingo da.

Informazio gehiago: Ciberpebi.info