Irteera profesionalak
Gradu honek Herri Lanetako Ingeniari Teknikoaren lanbide arautuan jarduteko gaitasuna ematen dizu, CIN/309/2009 AGINDUAK zehazten duenaren arabera.
Enpresa publiko eta pribatu sail zabal batean lan egin ahal izango duzu:
- Azpiegiturak: diseinua, proiektua, exekuzioa eta mantenimendua
- Komunikazio bideak eta garraioa: errepideak, autobideak, aireportuak eta trenbideak
- Hornidura, saneamendu eta arazketa sareak, obra hidraulikoak eta itsas lanak
- Kudeaketa, segurtasuna eta ingurumena: ingeniaritza, aholkularitza eta lanbide librea, laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresa eta erakundeetako gerentzia eta zuzendaritza, giza baliabideak, sail teknikoak eta administrazioa
Gainera, irakaskuntzan eta ikerketan ere aritu ahal izango zara.