Practicum (praktika kurrikularrak)
Kanpoko praktika akademikoak ikasleek gauzatzen dituzten eta unibertsitateak gainbegiratzen dituen prestakuntza jarduerak dira, eta haien bidez, ikasleei prestakuntza akademikoan jasotako ezagutzak aplikatzen eta osatzen lagundu nahi zaie, jarduera profesionalerako prestatzen, lan merkatuan egokitzen eta ekintzailetzarako gaitasuna sustatzen ahalbidetuko dieten gaitasunak eskura ditzaten.
Graduko eta masterreko ikasketa ofizialen curriculumeko kanpoko praktika akademikoak dagokion ikasketa planaren barruko jarduera akademikotzat hartzen dira. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak bere gain hartzen du konpromisoa, titulazioko ikasle guztiei beren prestakuntza osatzeko erakunde eta proiektu egokiak bermatzeko. Horretarako GIEk komunikazio jarraia eta zuzena mantentzen du bere enpresa kolaboratzaile sarearekin.
Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Masterraren kasuan, titulazioko curriculumak Practicum irakasgaia du bere baitan (18 ECTS).
Ikasleek hirugarren lauhilekoan zehar osatzen dute beren praktika egonaldia, masterraren bigarren ikasturtean. Aurreko ikasturtean zehar, masterreko Batzorde Akademikoaren eskaerari jarraituz, erakunde kolaboratzaileek gure ikasleen formakutzarekin lotutako proiektuak proposatzen dituzte. Ikasleek horrela, bakoitzaren interesaren arabera, egonaldia non osatu aukera dezakete.
Erakundea eta ikasle bakoitzaren artean egonaldiaren baldintzak adostu ostean Prestakuntza Proiektua formalizatzen da.
Praktikumaren koordinatzailea: Josean Cortajarena Echeverria (josean.cortajarena@ehu.eus)