I_biblioteca e

Liburutegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibarko atala) liburutegia Euskal Herriko Unibertsitateko Bibliotekaren parte da. Ikaskuntza eta ikerkuntza jarduerentzat laguntza gisa balio izatea da bere egiteko nagusia, eta baita unibertsitateko komunitateko kideentzat eta gizartearentzat ere.

Liburutegiak unibertsitate erkidegoaren esku jartzen ditu hainbat eta hainbat argitalpen, zientziaren edo teknikaren arlokoak; batez ere, liburuak, arauen eskuliburuak, aldizkariak, argitalpenak. Zerbait kontsultatu nahi izanez gero, liburutegian bertan kontsulta daiteke edo bestela, badago liburua etxera eramaterik, hartarako baita mailegu-zerbitzua.

Liburutegian bertan, nahiz Euskal Herriko Unibertsitateko beste edozein liburutegitan eskuratu berri diren lanak kontsultatu nahi izanez gero, liburutegian bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko Bibliotekako liburuen zerrendaren datu-basera konektatuta dauden ordenagailuen bidez egin daiteke.

Liburutegia, 5. solairuan dago.