Home_estudia en la GIE-EIG matrikularik gabe

GIE/EIGn IKASI

Zentru eleaniztuna gara, eta berrikuntzaren, gizarte-erantzukizunaren, ahaleginaren eta osotasunaren kultura dugu. Gure tituludunak funtsezkoak izan dira eta izaten jarraitzen dute Gipuzkoako gizarte eta ekoizpen-sarea garatzeko. Gure ateak zabalik dituzue, ongi etorriak!

Etorkizuneko ikasleentzako informazioa

Cifras Gipuzkoako Ingeniaritza

Aplikazio habiaratuak

EHU - Ekitaldien egutegia

Eduki publikatzailea

IRAILAK 27: Graduazio-ekitaldia (Eibarko atala)

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/16

Diploma Banaketa Eibar 2023

Ostiralean, irailak 27, arratsaldeko 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2023-2024 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko X. promozioko eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterreko VII. promozioko titulatuei banatuko zaizkie diplomak.