Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Ingeniaritza Elektrikoko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ingeniaritza Elektrikoko Gradua (Gipuzkoa) - Aurkezpena

Energia elektrikoaren ezaugarri nagusiak bere eraginkortasuna eta erabiltzeko garaian duen segurtasuna dira. Noizbait pentsatu al duzu nola izango litzatekeen gure bizitza gure bizitza energia elektrikorik gabe? Gure eguneroko ekintza guztiek, eta bereziki industria prozesuek, energia elektrikoa behar dute bere makinak elikatzeko eta kontrolatzeko. Eredu energetikoak egun bizi duen trantsizio egoeran, ingeniaritza elektrikoko formakuntza gakoa da energia berriztagarriak, sare adimendunak eta mugikortasun elektrikoa garatzeko.

Gradu honetan, goi- eta behe-tentsioko sistema elektrikoetan espezializatuko zara, makina elektrikoen diseinu eta kontrolen formazioa jasoko duzu eta sorkuntza sistema tradizional eta berriztagarrietan sakonduko duzu.

Guzti hau ekipamendu modernoenarekin hornitutako laborategiak erabiliz.

Horretaz gain, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Alemaniako University of Applied Sciences Mittweidarekin (HSMW), Alemanian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

gie.idazkaritza@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

7,646 ezohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

50 plaza

botoia-liburuxka-Gipuzkoako-Ingeniaritza-Eskola

Grado-ingenieria-electrica-gipuzkoa-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ingeniaritza Elektrikoko gradudunek askotariko lanbide irteerak dituzte.
  • Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
  • Graduatu hauek oso eskari handia dute lan munduan.
  • Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Geldiezina baldin bazara, teknologia berriak gustuko baldin badituzu, energiaren etorkizunak kezkatzen bazaitu eta energia garbi eta eraginkor batean oinarrituta dauden sistemen aplikazioaren bidez, etorkizun jasangarriago baten garapenean parte hartu nahi baduzu, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua egokiena da zuretzat.

Irteera profesionalak

Industria arloko era guztietako enpresetan, berezik, energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko enpresetan, eta, ekipamendu elektrikoaren diseinu eta fabrikazioan ari diren horietan. Zehazki zeregin hauetan:

  • Ekipo eta instalazio elektrikoen diseinua, eraikuntza, entsegua eta mantentzea
  • Energia berriztagarrietan oinarrituriko instalazioen diseinua eta operazioa
  • Kalitate-, ekoizpen- edo mantentze-kontrolak, industria-instalazioetan

Ingeniaritza eta aholkularitza enpresetan:

  • Prioektuen kudeaketa
  • Obren zuzendaritza
  • Segurtasun eta osasun azterlanak
  • Ingurumen eragina (eraginkortasun energetikoko azterlanak, sistemaren jasangarritasun maila handitzea)
  • Laneko arriskuen eta segurtasunaren arloko auditoretzak

Eta herri administrazioan, irakaskuntzan eta ikerketan.