Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

Mugikortasun programak eta ibilbide duala 2025-26: informazio saioa Eibarren

Urriaren 23an mugikortasun programei eta ibilbide dualari buruzko informazio saioa egingo da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren.

2025/26 ikasturtean elkartruke programaren batean edo ibilbide dualean parte hartzeko asmoa baldin baduzu, bilera honetan zure zalantzak argitu ditzakezu.

  • Eguna: asteazkena, urriak 23
  • Ordua: 12:30
  • Lekua: San Andres aretoa. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibarko atala)

 

 

Ingeles azterketak:

Destino jakin batzuetara joateko beharrezkoa izango da mugikortasun programetarako eskaera egiten duzunean hizkuntza ziurtagiria aurkeztea.

Hurrengo webgunean akreditazioari buruzko informazio gehiago kontsultatu dezakezu eta ziurtagiriak lortzeko hainbat azterketen deialdiak zehazten dira.