Jarduera Praktikoak 2023: Industria Elektronikoaren eta Automatikaren Ingeniaritza
Data
2023/06/05, 09:30 - 11:30
Industria elektronika eta automatika: etorkizuna gaur da
- Euskara 09:30 - 11:00
- Gaztelania 11:30 - 13:00
Jardueraren deskribapen laburra
Elektronikak eta automatikak presentzia handia dute gure industria ingurunean. Gradu honetako ikasleek ahalmena izan behar dute era askotako arazo praktikoei aurre egiteko hainbat gaietan, hala nola, instrumentazio elektronikoa, potentzia elektronika, robotika, kontrola eta industria automatismoak. Horretarako gure laborategietan praktikatzen dute tresna profesionalak erabiliz.
Proposatzen diren laborategi praktiketan Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan egunero erabiltzen ditugun tresnekin lan egin ahal izango dute ikasleek.
Landuko diren gaiak/edukiak
Automata programagarriekin eta industria planten maketekin praktika edo Robotika praktika (sistemen ingeniaritza eta automatika ezagutza arloa).
Osagai diskretuekin zirkuitu elektroniko bat muntatzea (teknologia elektronikoa ezagutza arloa).