DUAL aipamena
Gehienezko plaza-kopurua: 8 eta 12 ikasle artean.
Gradu honek Unibertsitate-Enpresa prestakuntza Dualaren Aipamena lortzeko aukera eskaintzen du.
Ikaskuntza mota honek unibertsitatean jasotzen den prestakuntza tradizionala eta energia berriztagarrien sektoreko enpresetan egindako egonaldietan jasotako prestakuntza konbinatzen ditu.
Enpresetan egindako egonaldiak ordaindu egingo dira, eta kontratu bat egingo da enpresaren eta ikaslearen artean.
Prestakuntza Dualeko aipamena osatzen duten irakasgaiak
Prestakuntza Dualaren Ibilbidea: Unibertsitatea-Enpresa (48 kreditu) graduko laugarren mailan egiten da.
Formatu dualaren irakasgaiak: “Prestakuntza Dualaren Ibilbidea: Unibertsitatea-Enpresa”
Laugarren maila
Lehenengo lauhilekoa
- 25987 Proiektuen kudeaketa (6 ECTS)
- 27879 Energiaren Bihurtze Prozesuetako Sistema Elektronikoak (6 ECTS)
- 28159 Enpresako Egonaldia I (6 ECTS)
Bigarren lauhilekoa
- 28530 Enpresako Egonaldia II (18 ECTS)
- 27881 Gradu Amaierako Lana (12 ECTS)
Prestakuntza Dualaren Aipamena lortzeko baldintzak
GIER-DUAL ibilbidea egiteko sarbidea titulazioaren 3. mailan matrikulatutako ikasleak hautatzeko prozesu batean oinarritzen da.
Hauek dira hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak:
- Lehenengo maila osoa gaindituta izatea.
- Gehienez ere bigarren mailan gainditu gabeko lau irakasgai izatea.
- Hirugarren mailako irakasgai guztietan matrikulatuta egotea.
- Diziplina-espedienterik ez izatea.
Prestakuntza dualeko plazak eta aipamena lortzeko hautaketa-prozesua
Ikasturte bakoitzean ezarritako gehienezko plaza kopurua 8 eta 12 ikasle artekoa izango da.
Ikasketa mota hau egin ahal izateko hautaketa prozesu bat jarraituko da.
Eskaera egiteko epearen irekierari buruzko informazioa eta beharrezko dokumentazioa posta elektronikoz bidaliko zaie Gradu honetako ikasleei.
Ikasleen artean, ondoren adierazten den hautaketa-prozesua jarraituko da:
- Ikasleen ordenazioa, espedientea eta aukeratutako enpresaren arabera.
- Ikasleen aukeraketa enpresen aldetik.
- Ikasleak enpresei esleitzea
Behin-betiko esleipena esleipena alderdi guztiak ados badaude bakarrik egingo da (enpresa eta ikaslea).
Aipamenari uko egitea edo aipamena uztea
Ikaslea Prestakuntza Dualari dagokion aipamena utzi eta ibilbide orokorrera itzuli ahal izango da, betiere Aipamenari lotutako kredituen erdia baino gehiago gainditu ez badu. (822/2021 ED 22.5 artikulua).
Araudia
822/2021 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Unibertsitate-irakaskuntzen antolaketa eta irakaskuntza horien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituena.