Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan titulatzen diren pertsonen gaitasunak
2015eko maiatzaren 14an, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailburuordetzari memoria bat aurkeztu zitzaion, hau da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibarko Atala) irakasten den Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren unibertsitate titulu ofizialari dagokiona. Memoria hori eta dokumentu gehigarriak, ANECAk eta UNIBASQek ebaluatu zituzten aldez aurretik, kontuan hartuz Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan titulatzen diren pertsonek bereganatzen dituzten edukiak, profila eta gaitasunak.
Behin aipatutako dokumentuak ebaluatuta, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailburuordetzak agiria bidali zuen 2015eko uztailaren 7an. Bertan jasotzen dira tituludunak, legez, zer arlotan aritu ahal diren:
- Gas-instalazioak
- Eraikinetako instalazio termikoak
- Goi eta behe tentsioko instalazio elektrikoak
- Hozteko instalazioak
- Ur hornidurako instalazioak
- Proiektua aurkeztea eta obra zuzendaritza egitea arlo horietako instalazioetan