Breadcrumb

Sarrera-arkitektura-teknikoko-gradua

Arkitektura Teknikoko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Aurkezpena - Arkitektura Teknikoko Gradua

Gure etxeak eraikitzeko eta gizarte, ekonomia eta ingurumen arloan ditugun beharretara egokitutako inguruneak sortzeko, aintzat harturik kalitate eta segurtasun irizpideak, eraikuntza prozesuetan adituak izango diren pertsonen beharra dugu.

Arkitektura teknikoak eraikuntza proiektuen alderdi teknikoak garatzen ditu, fase guztietan parte hartuta, hots: proiektuen idazketa, prozesuen kudeaketa ekonomikoa eta kontratazioa, kontrol teknikoa eta ekonomikoa, likidazioak eta ziurtagiriak, segurtasuna eta arriskuen prebentzioa, materialen kalitate kontrola, eta baita ere, eraikinen eta ondare eraikiaren mantentzea, birgaitzea eta eraberritzea.

Arkitektura Teknikoa lanbide arautua da. Lanbide honetan jarduteko atribuzio profesionalak soilik Arkitektura Teknikoa Graduak ematen dizu.

Zure formazioa osatzeko enpresa edo instituzioetan praktikak egiteko aukera izango duzu.

Gainera, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Frantziako Université de Pau et des Pays de l’Adour-ekin (UPPA), titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

gie.idazkaritza@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,29 €

Gutxieneko nota

6,534 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

65 plaza

botoia-liburuxka-Gipuzkoako-Ingeniaritza-Eskola

Grado-arquitectura-tecnica-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Arkitektura Teknikoko Gradudunek askotariko lanbide irteerak dituzte.
  • Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
  • Graduatu hauek oso eskari handia dute lan munduan.
  • Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.

arkitektura-teknikoko-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Gure habitata hobetzen lagundu nahi baduzu, eraikuntzaren fase guztien ikuspegitik, ikuspegi espaziala baduzu eta pertsona antolatua eta metodikoa bazara, ezin hobea da zuretzat Arkitektura Teknikoko Gradua.

Irteera profesionalak

Lan egin ahal izango duzu, batik bat, eraikuntza, zaharberritze eta birgaitze enpresetan, ingeniaritza enpresetan, barneen diseinuko eta dekorazioko estudioetan, eta aholkularitzetan, honako eginkizun hauek betez:

  • Eraikuntza lanak zuzentzea
  • Mantentzea eta patologiei buruzko analisiak
  • Eraikinak eta eraikitako ondarea birgaitzea eta zaharberritzea
  • Balioespenak eta adituen txostenak
  • Materialak hautatzea eta entseguak egitea
  • Lanen topografia eta zuinketa
  • Kalitatea kontrolatzea
  • Baliabideak identifikatzea, antolatzea, planifikatzea eta banatzea
  • Ingurumen inpaktua ebaluatzea eta kontrolatzea
  • Segurtasuna eta laneko arriskuak prebenitzea