Irteera profesionalak
Gradu honek Arkitekto Teknikoaren lanbide arautuan jarduteko gaitasuna ematen dizu, ECI/3855/2007 AGINDUAK zehazten duenaren arabera.
Lan egin ahal izango duzu, eraikuntza, zaharberritze eta birgaitze enpresetan, ingeniaritzan, barne diseinua eta dekorazio estudioetan, eta aholkularitzan, honako eginkizunetan:
- Eraikuntza lanak zuzentzea
- Mantentzea eta patologien analisiak
- Eraikinak eta eraikitako ondarea birgaitzea eta zaharberritzea
- Balioespenak eta adituen txostenak
- Materialak hautatzea eta entseguak egitea
- Lanen topografia eta zuinketa
- Kalitatea kontrolatzea
- Baliabideak identifikatzea, antolatzea, planifikatzea eta banatzea
- Ingurumen inpaktua ebaluatzea eta kontrolatzea