Edukia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko graduazio berria

Eibarreko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2022-2023 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izan zen. Ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko IX. promozioko titulatuei banatuko zaizkie banatu zitzaien diplomak. Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarreko alkatea, Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Ana Aranzabe Teknikerreko zuzendariorde nagusia, Javier Aranceta Centro Stirling-eko zuzendaria eta Patxi Alkorta Eibarreko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izan ziren.