Tailerra Eibarren, GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK: badakizu zer diren?
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/12
2015ean, NBEk 2030 agenda onartu zuen pertsonen eta planetaren bizitza hobetzeko, gizartearen garapena berdintasunaren, hezkuntzaren eta ingurumenaren zaintzaren ikuspegitik bideratzeko, pobreziari eta klima- aldaketari aurre egiteko, edo nazioen eta haien gizarteen arteko aliantzak osatzeko, gaur egungo gizarte-hazkundeari, desberdintasun sozial eta ekonomikoei eta planetaren eta klimaren narriadurari lotutako arazo handiei modu holistikoan heltzekoAgenda unibertsala da, eta, bertan, garapen jasangarriko 17 helbururen bidez, paradigma soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa aldatzea proposatzen da. Egungo egoeraren azterketatik abiatuta, helburuak 169 helburutan zehazten dira, pertsonen eta haien gizarteen garapen iraunkorra lortzeko, planetaren eta klimaren zaintzarekin harmonian.
Tailerrean Nazio Arteko Erakundeak (NAE) dituen garapen jasangarrirako helburuekin egingo dugu lan. Zer diren, helburuen nondik norakoak eta baita helburu huek graduarekin duen erlazioa.
Izen-ematea: Apirilaren 15 arte formulario honen bitartez (Enpresa Gela – Ekonomia Zirkularra)