ABENDUAK 14: Informazio-saioa Eibarren, enplegurako orientazioa
Lehenengo argitaratze data: 2022/12/02
Asteazkenean, abenduaren 14an, 11:30ean, “Enplegurako Orientazioa”ri buruzko informazio-saioa egingo da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko San Andres Aretoan. Jardunaldia 4. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Parte hartuko dute:
- Ibon de la Granja, UPV/EHUko Gipuzkoako Enplegu Guneko teknikaria.
- Nerea Aranguren, EHUalumni teknikaria.
- Violeta Morcillo, EURES sareko aholkularia Gipuzkoan. EURES (EURopean Employment Services), enpleguaren lankidetzarako eta langileen joan-etorri askerako sarea da.
- Ainhoa Aizpuru, BIC Gipuzkoako proiektu zuzendaria, Entreprenari programaren arduraduna.