UPV/EHUk antolatutako ingelesezko azterketak
Lehenengo argitaratze data: 2020/10/07
Ingelesaren jakite maila ziurtatzeko izena emateko epea zabalik duten azterketen informazioa.
APTIS (British Council) eta Cambridge (FCE eta CAE) elkarteekiko lankidetzaz.
Mugikortasun ikasleentzat ohar garrantzitsua: Ziurtatu zein diren destinoko unibertsitatearen eta Eskolaren hizkuntza-eskakizunak azterketa jakin bat aukeratu aurretik . Urriko eta azaroko First, Advance eta APTIS deialdietako emaitzak garaiz jasoko dira mugikortasuna eskatzeko. Ziurtagiria, destino eskaerarekin batera aurkeztu beharko da, azaroa-abenduan.
Informazio guztia hurrengo linketan topatuko duzue:
APTIS izenekoak (Bristish Council): https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/aptis
First, Advance eta IELTS (Cambridge-k eskainitakoak): https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/cambridge-ielts