Workshops Innovación Educativa

UPV/EHUko irakaskuntza-ikaskuntza, kudeaketa eta ikerkuntza ereduak eraldatu iraunkortasuna lortzeko

WORKSHOP-1

GAIA: Unibertsitate Gradu eta Graduondotan garapen iraunkorrerako trebatuz: aukerei probetxu atereaz.

DATA ETA ORDUA: 2022/01/11, asteartea, 11:00etatik 13:00etara.

LEKUA: Irakaskuntza tailerra, Carlos Santamaría Zentroa

IZEN-EMATEA: vicer.campus-gipuzkoa@ehu.eus (zehaztu bi Workshop-etan edo batetan parte hartu nahi duzun). 

HIZLARIA: Giulia Sonetti, Doktorea, Msc, MArch + BArch, Politecnico di Torino-n irakaslea izan da, Turingo Green Team-en Iraunkortasuneko Espezialista, CENSE-n (Centro de Investigação em Ambiente e Sustentabilidade) ikertzaile transdiziplinarra, baita ere Berlingo Robert Bosch Stiftung foundation-en Postdoc Academy for Transformational Leadership lan egin zuen. Nazional eta europar ikerketa proiektu ezberdinetan parte hartu du hainbat motatakoak: irakaskuntzan eta ikerkuntzan inter/ transdisziplinarren ikuspuntuak sartzea, iraunkortasunaren kudeaketaren estrategiak Unibertsitatean, antolaketaren aldaketa, eta iraunkortasunerako hezkuntza eraldatzaile metodoak. Gaur egun, TrUST- Transdisciplinarity for Urban Sustainability Transition proiektuaren gerentea eta ikertzaile nagusia da, Lisboan.

LAN SAIOA: Giuliak lan saio bat dinamizatuko du zeinaren helburua den garapen iraunkorrerako hezkuntzaren eraldatzeak eskaintzen dizkigun aukerak identifikazioa eta eztabaidatzea. Bi ordutako tailerra izango da, praktikoa, bereziki. Bertan gure irakasle eta ikertzaile jarduera garapen iraunkorreko paradigmara birorientatzeko ezaguera eta tresnak konbinatuko ditu. UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko IIP guztiari irekia dago.

WORKSHOP-2

GAIA: Irakaskuntzarako tresna berritzaileak: visual thinking edo pentsamendu bisuala.

DATA ETA ORDUA: 2022/01/19, asteartea, 10:00etatik 13:00etara.

LEKUA: Irakaskuntza tailerra, Carlos Santamaría Zentroa

IZEN-EMATEA: vicer.campus-gipuzkoa@ehu.eus (zehaztu bi Workshop-etan edo batetan parte hartu nahi duzun). 

HIZLARIA: Miryam Artola. Miryam Artola Muxote Potolo Baten fundatzailea, sortzailea eta CEO da. 2012an sortutako enpresa da eta Diseinura, Komunikaziora eta Bisuala erraztera dedikatuta dago. Ekonomia eta Enpresa zientziatan lizentziatua, enpresa, zentro, erakunde eta organizazio askorekin batera lan egin du irakaskuntza prozesuetan hizkuntza bisualak dauzkan ikaragarrizko ahalak, bai antolakuntza, enpresa, pedagogia, pertsonal eta taldeen alorretan.

LAN SAIOA: Miryamek lan saio bat dinamizatuko du IIPa pentsamendu bisuala edo visual thinking  pentsamenduaren tresnan trebatzen. Honek ikaslearen ikaskuntza prozesua errazten du, gai jakin baten inguruko kontzeptuak, ideiak eta emozioak laburtuz. Tresna hau aliatu ahaltsua izan daiteke gure gaien irakaskuntzan eta ikaskuntza prozesuetan, honek kontzeptuen ulermena, entzute aktiboa sustatzen baitu eta adierazlea eta adierazia konektatu egiten ditu metakognizio eta buruan gordetze ahalmenak garatuz. Era berean, bere egikaritzean pertsonalizazioa eta pentsamenduaren askatasuna sustatzen ditu, honek hitzezko hizkuntzaren mugen menpe ez dagoen prozesu sortzailea izatea egiten duelarik.