Breadcrumb

inf_servicios_emprendizaje

Ekintzailetza

Irudia

gEHU ekintzaile UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko ekintzailetza plana da. Plan honek helburu bikoitza bete nahi du:

  • Kultura ekintzailea sustatzea campuseko ikasleen artean, edozein arlotan proiektu berritzaile bat garatzeko esperientzia landuz. Testuinguru horretan, campuseko ikasleek azpiegiturak sortzen, finantzaketa bilatzen, taldea osatzen eta benetako proiektuen aukerak eta arriskuak baloratzen ikasteko ekimenak sustatzen dira. Campusean abian diren ekintzailetza-esperientziak gai ezberdinak barneratzen dituzte, hala nola, gizarte gaiak edo erronka teknologikoak.
  • Enpresa sortzea sustatzea, ikasleen enplegagarritasunerako benetako aukera gisa, eta ikerketa-taldeetatik ezagutzaren transferentzia gauzatzeko modu natural gisa. UPV/EHUko Gipuzkoako campusetik sortutako spin-offak dira prozesu honen adibiderik onena.

Ekintzailetza programak eta sariak

  • UPV/EHU Gazte Ekintzailetzarako Programa: Enpresa proiektu bat habian jartzeko Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen lehenengo aukera. Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordetzak urtero 25 beka esleitzen ditu programa honetan parte hartzeko, irailean argitaratzen den deialdiaren bidez. Beka horiekin diru-laguntza bat, formakuntza eta mentoreen laguntza jasoko dute ikasle parte-hartzaileek.
  • Entreprenari programa: Enpresa sormena bultzatzeko BIC GIPUZKOA eta UPV/EHU Gipuzkoako Campusaren arteko lankidetza esparrua da. Unibertsitate irakasle, ikertzaile eta ikasleei zuzenduta dago, enpresa berritzaileak eta/edo oinarri zientifikoko enpresak sortzeko euskarria emanez. Programa honekin teknologia eta ezagutza unibertsitatetik merkatura transferitzeko prozesua indartzen da.
  • Manuel Laborde Werlinden sariak: Sari honek Gipuzkoako Campusean sortutako enpresa ekimenak nabarmentzen ditu bi kategoria ezberdinetan: “Ekimen Berritzaileak” eta “Gradu edo Master Amaierako Lanak eta Doktorego Tesiak”. Enpresa proiektu bat Laborde sarietara aurkeztu ahal izateko baldintza bakarra talde sustatzailearen barruan UPV/EHUko irakasle, ikertzaile, ikasle edo ikasle ohiak egotea da. 
  • Gizarte-Ekintzailetzako Unibertsitateko Inkubagailua: Lotura Giza Garapena eta UPV/EHU Gipuzkoako Campusaren arteko lankidetza proiektua da. Inkubagailu esperimental honen asmoa unibertsitateko gazteen espiritu parte-hartzailea, ekintzailea, motibatzailea eta sortzailea piztea da, gizarteko erronkei irtenbideak proposatzeko metodologiak eta tresnak ikasiz, ideiei gizarte-berrikuntzaren balioa emanez.
  • Donostia Innovation Challenge: Donostiako Sustapenaren eskutik, Ekonomia eta Enpresako Fakultateko ikasle talde batek programa honetan parte hartu du. Hiriko gazteei zuzenduriko eta berrikuntzari lotutako gaitasun pertsonalak garatzeko eta trebatzeko ekimena da.

 

Gaurkotasun-albisteak

2023-24. ikasturtea ren egutegia: 

Jarduera Jarduera mota Zeini zuzenduta Data Ko-antolatzailea/Laguntzailea
Gazte Ekintzailetzarako Programa 2023 

 Beka eskariak aurkezteko epea 

Ikasle eta titulatuak  Irailak 12 - 28  Eusko Jaurlaritza 
GIE Eibar ekintzailetza jardunaldia  Hitzaldia Ikasleak  Urriak 25  Entreprenari 
Manuel Laborde Werlinden 23. saria Hautagaitzak aurkezteko epea  Ikasle, ikertzaile eta enpresak Irailak 25 – Urriak 31  BIC Gipuzkoa

 

Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentzia Zuzendaritza
Telefonoa 943 01 8323
E-mail: gi-ekintzailetza@ehu.eus