UPV/EHU-TECNALIA GELA TEKNOLOGIKOA
Gipuzkoako Campuseko UPV/EHU-TECNALIA gela teknologikoa 2019ko udazkenean eratu zen, TECNALIA eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren arteko lankidetza akordio baten ondorioz. Helburua, kontzeptu eta teknologien ikerkuntzan ikasketa eta elkarlana sustatzea da, horrela Gipuzkoako Lurralde Historikoan profesional bikainen eta ezagutzaren transferentzia bultzatuko direlarik.
Lankidetza honen esparruan garatzen dira, besteak beste, gradu eta master amaierako lanak, lankidetzan zuzendutako doktore-tesiak, TECNALIA eta Campusean bere jarduera daukaten Ikerketa-taldeen arteko proiektu bateratuak, konferentziak, ikertzaile-trukea, eta hezkuntza lankidetzako egonaldiak.
JARDUERAK
- Gradu amaierako lanak.
- Master amaierako lanak.
- Lankidetzan zuzendutako Doktore-tesiak.
- JRLen (Joint Research Lab) laguntza.
- Ekintzarako prestakuntza.
- Baterako proiektuak.
- Doktorego aurreko kontratuak.
GAURKOTASUN-ALBISTEAK
2023. urtea
- Azaroak 27: UPV/EHUko Unibertsitate-Enpresa-Gizartea gelen aurkezpena.
- Uztailak 7: 2022-2023. ikasturtean UPV/EHU-TECNALIA gela Teknologikoan garatutako GRAL eta MAL-en aurkezpena.
2022. urtea
- 2022ko irailak 21 arte!! UPV/EHUn eta TECNALIAn ikertzaileak prestatzeko kontratazio deialdia 2022
- Uztailak 7: 2021-2022. ikasturtean UPV/EHU-TECNALIA gela Teknologikoan garatutako GRAL eta MAL-en aurkezpena.
- Ekainak 17: UPV/EHUko eta Tecnaliako ikertzaileen arteko topaketa Tecnalia Miramoneko instalazioetan. Aurtengo fokua: ekonomia zirkularra. Programa.
- Maiatzak 12: UPV/EHU-Tecnalia Gela Teknologikoaren ordezkarien eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikerlarien arteko topaketa.
- Urtarrilak 11: Gipuzkoako Campuseko Tecnalia gelan hezkuntza berrikuntzari buruzko bi workshop.
2021. urtea
- Uztailak 7: UPV/EHUko ikertzaileen bisita Miramongo Tecnaliaren instalazioetara.
- Ekainak 8: Workshop: Hezkuntza eredu berriak erronka globalen esparru barruan.
NON GAUDE
Enpresa eta Ekonomia Fakultatea (Gipuzkoako Atala)
Oñati plaza, 1
20018 DONOSTIA