Egoitzak

Institutuak, Katedrak eta ikerketa taldeak

GEZKI Institutua

Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua, diziplina ezberdinetatik datozen ikerlariez osatutako UPV/EHUko Unibertsitate Institutua da. Bere helburu nagusia Euskal Herrian nabarmentzekoa den Gizarte Ekonomia eta mugimendu kooperatiboko erakundeen gaineko ezagutza eta hedapenean sakontzea da. Horretarako, GEZKIren jarduera ardatzak lau esparru nagusitan laburbiltzen dira: ikerkuntza, prestakuntza, hedapena eta interkooperazioa.

1986an sortua, Zuzenbide Fakultatea eta Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasun, eta Giza Segurantza Sailaren arteko lankidetza hitzarmen bitartez. Ondoren, 1999ko Urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 355/1999 Dekretuaren bidez, GEZKI formalki eta behin betikotasunez eratzea erabaki zuen.

ILCLI Institutua

Ofizialki 1999an sortua izanagatik, 1993an jarri zen abian Logikaren, Kognizioaren, Hizkuntzaren eta Informazioaren Institutua (ILCLI). Bertan hainbat alorretako tresnak, teoriak eta metodoak konbinatzen dira, elkarren osagarri; batez ere, logika, matematika, filosofia, hizkuntzalaritza, psikologia eta zientzia kognitiboak eta konputazionalak. Europako eta Ameriketako hainbat zentroekin lan egiten du, eta euskarazko ikerketa-aldizkari GOGOAren sorleku eta bizileku da.

IVAC-KREI Institutua

Kriminologiaren Euskal Institutua 1976. urtean sortu zuen Antonio Beristain irakasleak. UPV/EHUren beraren ikerketa institutua da. Gaur egungo zuzendaria José Luis de la Cuesta Arzamendi irakaslea da. Berrogei urtetik gorako ibilbidea du egina unibertsitatean, eta institutuak aurrera eramandako lanak ugariak eta askotarikoak izan dira. Gainera, institutu irekia da eta, bere argitalpenetan ikus daitekeen moduan, hiru mailatan --goi mailako ikerketa, irakaskuntza eta unibertsitate hedakuntza-- egiten du lan etengabe, arlo hauetan: kriminologia, biktimologia, zientzia penalak eta politika kriminala.

Mikel Laboa katedra

Mikel Laboa Katedrak helburu dauka euskal artea eta folkloreari buruzko ikerketa eta arte-sormena bultzatzea, Mikel Laboaren lanaren alde ugariak abiaburutzat harturik. Katedraren jarduera egitasmoak arreta berezia eskainiko die musika, dantza eta betsolaritzari.

UNESCO Katedra

UNESCO Katedraren helburua honako hau da: komunikazioaren eta hezkuntza-balioen gaineko prestakuntzarako, ikerketarako, informaziorako eta dokumentaziorako jarduerak sustatzea. UNESCO Katedra ezagutzen sentiberatzea eta dibulgazioa lortzeko tresna izango da, eta horretarako, nazioartean izen ona duten ikertzaile bikainen eta unibertsitateko irakasleen arteko lankidetzari bide emango dio; gainera, lotura estua izango du gizartearen interes eta kezkekin, baita munduko beste eskualde batzuetako goi mailako hezkuntza-erakundeekin ere.

KKE ikerketa taldea

Kultura Kognizioa eta Emozioa taldea (KKE), 1999an sortua, Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuen kategorian finantzaketa jarraitua lortu duena (Erref.: IT-1187-19). Hainbat kontinentetako unibertsitateetako 68 ikertzailek eta kanpoko laguntzailek osatzen dute.

Psikologiako diziplina anitzeko gisa definitzen da: soziala, antolamendukoa, komunitarioa, klinikoa, osasuna eta hezkuntza. Pertsonek, taldeek, erakundeek eta sistema soziokulturalek aldaketei eta horien ondorio emozionalei nola aurre egiten dieten aztertzen du. Lehenak pertsona barruko eta arteko erregulazio emozionala aztertzen du, bigarrenak gertaera kolektiboak, trauma soziopolitikoak eta aurre egite komunala, baita erakundeen berrikuntza ere.

CRIM-AP ikerketa taldea

Kriminologia Aplikatua eta Ingurumen Psikologia: Hiri jasangarriak eta ikerketa ebaluatiboa ikerketa talderaren ikerketa-ildoetan hainbat espezialitate bateratzen dira; askotan esparru kliniko huts batekin lotu izan den Psikologia zientziaren mugak gainditu ditzaketenak. Kriminologiaz eta Giza Geografiaz ari gara, bai eta, jakina, gure diziplinan hain garrantzitsuak diren hainbat adarrez ere, hala nola, Gizarte Psikologia, Ingurumen Psikologia eta Psikologia Kriminala. Izan ere, gure ikerketa-jardueraren muinean hiri-espazioaren, testuinguru digitalen, jokabide ekologiko arduratsuen, delinkuentziaren, segurtasunik ezarten pertzepzioaren eta arriskuan dauden adingabeen arteko elkarrekintzak daude. 

DREAM ikerketa taldea

“Donostia Research Group on Education And Multilingualism” (DREAM) izeneko ikerketa-taldea A motako ikertaldea da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako kategoria gorenekoa, eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari atxikita dago. Ikertaldeak hezkuntzaren esparruan eleaniztasunarekin zerikusia duten hainbat alderdi ikertzen ditu, besteak beste, eskolako curriculumaren barruan nahiz familian erabiltzen diren hizkuntzen gaineko hizkuntz gaitasuna eta komunikazio gaitasuna. Taldearen izaera erabat diziplinartekoa da eta ikerketa-lerro hauek lantzen ditu: gaitasun eleaniztuna hezkuntzan, eleaniztasuna eta garapen akademikoa, hizkuntza-paisaia eta eleaniztasuna eskolan. DREAM taldea nazioartean ezaguna da biltzarretan parte hartzeagatik, egindako argitalpenengatik eta aurkezpenengatik.

EANPsi ikerketa taldea

EANPsi, ingurumen-epidemiologiaren eta haur-neuropsikologiaren ikerketa-taldea, diziplina anitzeko eta sail arteko ikerketa-taldea da, eta bertan parte hartzen dute Biologia, Ingurumen Zientziak, Epidemiologia eta Neuropsikologia arloetako zientzialariek. 2006. Urtean sortu zen ikerketa proiektuan dago batez ere murgildua taldea. Proiektuak INMA, haurtzaroa eta Ingurumena, deritzo eta  helburu nagusiak hauek dira: jaio aurreko eta haurtzaroko esposizioak deskribatzea ingurumen-kutsatzaileekiko, haurren garapen fisikoan eta neuropsikologikoan duten eragina ebaluatzea, eta, azkenik, ingurumen-kutsatzaileek haurren hazkundean dituzten ondorioak alda ditzaketen faktore genetikoak eta nutrizionalak ebaluatzea.

EKOPOL ikerketa taldea

Ekopol diziplina anitzeko ikerketa-taldea da eta gizarte zein ingurumen-arazoak lantzen ditu. Taldearen helburua gizartean garrantzia eta eragina duten gaiei buruzko ekarpenak egitea da, hala nola iraunkortasun ekologikoa eta gizarte eta ingurumen-krisia, klima-aldaketak, herritarren parte-hartzea eta ingurumen-justizia, ekonomia zirkularra eta ekofeminismoa landuz.

Ez gara esparru akademikoan soilik jarduten duen ikertzaile-talde bat, baizik eta unibertsitatearen eta gizartearen artean egon behar duen harremanaren jakitun, ekopolek dibulgazio-jarduera bat garatu nahi du, aholkularitza emanez eta herritarren partaidetzako eta hainbat gizarte-eragilerekin lankidetzan aritzeko prozesuak eta esperientziak bultzatuz, Euskal Herrian sakontze demokratikorako eta gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunerako baliagarria izan dadin.

Blog: https://ekopol.eus/eu

ETICOP-IT ikerketa taldea

ETICOP diziplinaz gaindiko Ikerketa Talde bat gara Gipuzkoako campuseko 4 zentrotako (HEFA, Zuzenbidea, Medikuntza eta Erizaintza, Ekonomia eta Enpresa) 10 irakasle eta ikertzailek osatua. Taldeek helburu komun baten inguruan elkarri konpromisoa nola hartzen dioten aztertzen dugu, praktika sorta batez nola hornitzen diren beren nortasuna morala eratzen; etika iragana zalantzan jartzera, oraina hobetzera eta etorkizuna imajinatzera bultzatzen gaituzten bizimodutzat hartuta. ETICOP-ITek lankidetzan dihardu Zientzia Kultura Katedrarekin NUP-UPV/EHU Zientzia Kultura Masterra kudeatzen, Kirol Kudeaketa Masterrarekin, eta Arantzazulab Gizarte Berrikuntza Laborategiarekin.

EUROPAGUNE ikerketa taldea

El Grupo de Investigación EUROPAGUNE está dedicado al análisis de la tutela de los Derechos Fundamentales en la Unión Europea, centrando principalmente su esfuerzos en las siguientes líneas de investigación: la tutela multinivel de los DF, el Espacio de Libertad, seguridad y Justicia (ELSJ) de la UE; la interacción jurisdiccional en la UE; la tutela judicial y la aplicación judicial nacional del Derecho de la Unión; y las relaciones interordinamentales en ámbitos de integración supraestatal.

El Grupo fue creado formalmente el año 2007, ha sido reconocido desde entonces como GIC A del Sistema Universitario Vasco, y está formado por 18 miembros de la UPV/EHU y 12 investigadores colaboradores de otros centros nacionales e internacionales.

GARAIAN ikerketa taldea

EUROPAGUNE Ikerketa Taldeak Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen babesa artertzen du, bai Batasunean eta bai Estatu Kideetan ematen dena. Bere ikerketa-ildo nagusienak hemengo hauek dira: Oinarrizko Eskubideen maila anitzeko babesa; EBko Askatasun, Segurtasun eta Justizia Espazioa (ELSJ); EBko interakzio jurisdikzionala; EBko zuzenbidearen aplikazio judiziala; Babes judiziala Europar Batasunean; ordenametu arteko harremanak Estatuaz gaindiko integrazio eremuetan; Europar Batasuna, Konstituzionalismo sozial, verde eta digital berri baten premiaren aurrean; Ekonomia- eta diru-batasuna, zerga-sistema “europarra” eta oinarrizko eskubideak.

Ikerketa Taldea 2007an sortu zen formalki; ordutik Euskal Unibertsitate Sistemako GIC A gisa onartua izan da, eta UPV/EHUko 18 kidek eta estatuko eta nazioarteko beste zentro batzuetako 12 ikertzaile laguntzailek osatzen dute.

GOBERNANTZA ikerketa taldea

Gobernantza Demokratikoko ikerketa-taldeak Globernance Institutua laguntzen du. Globernance hausnarketarako, ikerketarako eta ezagutzaren hedapenerako zentroa da, gobernu-lana maila eta dimentsio guztietan hobetzeko ikerketa-jardueren bidez. Gobernantzaren ideiaren hainbat alderdiri buruzko ikerketa aplikatua eta dibulgazio zientifikoa, dimentsio globalari, europarrari, nazionalari eta tokikoari dagokienez.

Zentroaren zZuzendaria Daniel Innerarity da, Filosofia Politiko eta Sozialeko katedraduna eta Ikerbasqueko ikertzailea. Idazkaria Juan José Álvarez da, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Ikerbasque Fundazioko patronatukidea.
Globernancek ikerketa-laguntzaile-talde bat du, eta sarean lan egiten du ikerketa sozial eta politikoaren arloan mundu osoan erreferentzia diren zentro batzuekin.

HEGOA ikerketa taldea

Hegoa Institutuko Garapenerako Lankidetza Politiken Analisiari eta Ebaluazioari buruzko Ikerketa Taldeak – Jorge Gutiérrez Goiria du ikertzaile nagusi bezala – garapenarekin eta lankidetzarekin lotutako hainbat gaitan zentratzen du bere ikerketa-jarduera, hala nola: 2030 Agenda EBko estatu eta eskualdeetako politiketan txertatzea, lankidetza deszentralizatua, mikrofinantzak, garapenerako unibertsitate-lankidetza, edo genero-ikuspegia lankidetza-politiketan.

IAS RESEARCH ikerketa taldea

IAS-Research Centre for Life, Mind and Society ibilbide luzeko ikerketa talde bat da, profil anitzeko pertsonek osatua (filosofiatik oinarrizko zientzietara), hainbat sistema desberdinen portaera dinamikoa aztertzen duena biologia, zientzia kognitibo eta gizarte-zientzien esparruetan. Gure helburu nagusiak honakoak dira: Sistema konplexuak ulertzeko marko teoriko orokor bat garatzea, zientziaren filosofiatik abiatuta; (2) Bizitza, gogamena eta gizartearen gaineko eredu minimoen eraketa eta azterketa bultzatzea; (3) Azterketa/eredu horien ondorio epistemologiko, metodologiko eta etikoei buruz hausnartzea.

PRAXIS ikerketa taldea

Ofizialki 1999an sortua izanagatik, 1993an jarri zen abian Logikaren, Kognizioaren, Hizkuntzaren eta Informazioaren Institutua (ILCLI). Bertan hainbat alorretako tresnak, teoriak eta metodoak konbinatzen dira, elkarren osagarri; batez ere, logika, matematika, filosofia, hizkuntzalaritza, psikologia eta zientzia kognitiboak eta konputazionalak. Europako eta Ameriketako hainbat zentroekin lan egiten du, eta euskarazko ikerketa-aldizkari GOGOAren sorleku eta bizileku da.

QUALIKER ikerketa taldea

QUALIKER Nekane Balluerka irakaslearen zuzendaritzapean, Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzaileek osatutako ikerketa-taldea da. Haurtzaroko, nerabezaroko eta gaztaroko garapen sozio-emozionala hobetzeko programen inplementazioa eta ebaluazioa eta suizidioa bezalako jokaera arriskutsuen prebentzioa dira talde honen ikerketa lerro nagusiak. Gainera, adineko pertsonen eta bere zaintzaileen osasun psikosoziala bultzatzen duten programak ere lantzen ditu. Ebaluazio psikologikoa burutzeko tresnen eraikuntza eta kulturarteko egokitzapena eta maila anitzeko hurbilpen batetik fenomeno psikosozialen azterketa burutzea ere taldearen zeharkako lerroak dira.