inf_premio Orfeón

DONOSTIAKO ORFEOIA-UPV/EHU SARIA

Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, elkarrekin ados jarririk, 2001 urtean sari hau ezarri zuten, bi xede nagusi betetzeko asmoz: Musika sustatzea eta bultzatzea. Musika-sorkuntzaren alorrean nabarmendu diren pertsona edo erakunde ezagun baten lana eta ibilbidea jendaurrean aitortzea.

Saria urtero ematen da eta deialdia bat etorri ohi da UPV/EHUren ikasturtearekin. 

Ikerkuntza-sariaren urteroko sari banaketa ekitaldian, musika alorrean nabarmendu den pertsona edo erakunde ospetsu bati bere lana eta ibilbidea aitortu ohi zaizkio jendaurrean.

 

Donostiako Orfeoia-UPV/EHUko XXIV. edizioaren sari-banaketa ekitaldia 2025eko maiatzaren 15ean, 19:00etan Ignacio Mª Barriola Zentroan izango da. Ekitaldia Donostiako Orfeoiaren emanaldiarekin bukatuko da. 

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus