Liburuaren astea 2024

LIBURUAREN ASTEA

Liburuaren eguna dela eta, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak eta Campuseko Bibliotekak antolatutako jarduerak Karmele Jaio idazlea gonbidatu bezala izango duen literatur-solasaldia hasiko da apirilaren 10ean 15:30etan, Carlos Santamaría Zentroan. "Maitasun kapitala" bere azkeneko liburuaz hitz egiteko aukera izango dugu. Parte hartu nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena. 

Hurrengo asteetarako, literaturaren munduko kultur eragile eta UPV/EHUko irakasleen arteko elkarrizketa saioak antolatu ditugu ikasgeletan. 

Noiz? Kultura eragilea eta irakaslea Gaia Non? Hizkuntza Izen-ematea doan
Apirilak 10 asteazkena
15:30-16:30
  • Karmele Jaio Eiguren
"Maitasun kapitala" bere azkeneko liburua Carlos Santamaría Zentroan Euskara Bai, hemen.

Apirilak 15 astelehena
9:00-11:00

  • Elena Odriozola (ilustratzailea)
  • Amaia Agirre (HEFA 1)

Irudigintza liburuetan.

* Liburuaren Astean Elena Odriozolak izango duen partehartzea dela eta, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak "Ipuinak marrazten: euskal irudigileak" erakusketa antolatuko du apirilaren 15etik maiatzaren 20ra liburutegiko erakusketa gunean, Carlos Santamaria Zentroan. 

Carlos Santamaria Zentroa (5. gela)

 

 

Gaztelaniaz

Bai, hemen.

Apirilak 16 asteartea
10:30-12:00

  • Nerea Ibarzabal (bertsolaria, idazlea, kazetaria)
  • Eider Rodriguez (Irakasleen gradua)
Ipuingintza

Carlos Santamaria Zentroa (5. gela)

Euskaraz Bai, hemen.
Apirilak 24 asteazkena
11:30-13:00
  • Begoña del Teso (kultur eragilea)
  • Juan Aldaz (Zuzenbide Fakultatea)

Irakurketa desberdinei buruzko solasaldia

Carlos Santamaria Zentroa (3. gela) Euskara Bai, hemen. 
Apirilak 26 ostirala
10:00-11:30
  • Koldo Tellitu (idazlea)

  • Igor Etxabe (Ekonomia-Enpresa Fakultatea)

Ensegua, itzulpengintza

“Neure Yugoslavia, hain ulertu gabea"

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (1.2 ikasgelan)

Euskaraz  

 

Liburuaren astean, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak eta EHUKulturak bultzatutako TRUKARTUZ ekimena egingo da aurten ere. «Ekarri liburu bat eta, trukean, beste bat hartu" lemapean, hiru Campusetan egongo da liburu-trukerako mahaia, «norberaren liburuarentzako tokirik onena beste esku batzuetan dago»-eta. Apirilaren 24ean Carlos Santamaría Zentroan egon da. 

Azkenik, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako Liburuen egileekin Gure egileak kanalerako bideo-sorta elikatzeko aleak grabatuko dira Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetan. Ikusi kanalak hemen: Liburu egileak - VimeoLiburu egileak - Youtube

 

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus