Konpostatzeko tailerra
Etxeko eta auzoko konposta egiten dugunean lurrari itzultzen diogu lurra berak eman digun elikagaia. Gainera, etxean sortzen dugun hondakinen kopurua ia erdira murriztuko dugu. Etxeko hondakinak konpostatzea da modurik errazena, merkeena, eta ingurumeneko ikuspuntutik, eraginkorrena eta garbiena biohondakina tratatzeko.
Tailer honetan konposta egitea zer den, nola egiten den eta gure etxean ala auzoan konpostatzen hasteko zer behar dugun nola lortu ikasiko dugu. Azalpenak jasotzeaz gain, konposta egiteko prozesu osoa bizitzeko aukera izango dugu, konposta-ontzia muntatzen denetik egindako konposta ateratzen den arte. Donostiako Udalaren konpostatzeko laguntzei buruzko informazioa ere eskainiko da.
Irakaslea: JM Rivadeneyra.
Autokonpostarekin 15 urteko esperientzia daukan Informatika Fakultateko irakasle hau Udaletan burututako auzokonpost programetan esperientzia dauka. 2018-2019. ikasturtetik aurrera Gipuzkoako Campuseko “Campus konpost” egitasmoaren koordinatzaile lanetan ari da.
Ordutegia: lehen saioa urtarrilaren 28an izango da 16:00-17:00 (teoria) eta 17:00-18:00 (praktika). Gero astean behin taldean adostutako ordutegian, koordinazioa, hornitze eta mantenu lanak.
Egutegia: 2025eko urtarrilaren 28tik maiatzaren 27ra.
Ordu kopurua: 25 ordu
Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 22ra arte.
Izena emateko araudia
Prezioa: doan. Plazak mugatuak!!
Hizkuntza: Partehartzaileen profilaren arabera.
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroa osorik egin behar da.