Hamaka mimina

Hamaka mimina

Irudia

Mugak Nazioarteko Arkitektura Bienalaren (2024) testuinguruan, espazio publikoetako interbentzio publikoen antolatzaile den Bloom-ek, Arkitektura Eskolako Forma Konplexuen Tailerreko bostgarren mailako ikasleei diseinu pieza batekin parte hartzeko gonbidapena luzatu zien.

Gainazal minimoei buruzko ikerketak, Frei Otto arkitektoaren diseinu-metodoa errepikatuz xaboi-burbuiladun maketen bidez eta bere eboluzio garaikidea den simulazio digitala erabiliz, oin karratuko eta lau puntako hamaka izan zuen emaitzatzat. Esertzeko edo etzateko euskarri gisa erabiltzen den sare tenkatua azalera minimo baten gerturatze formala da.

Piezaren hurbilketa geometrikoaz haratago, hamaka honek, banakako erabilera izan ohi duenak, altzari mota horien erabilera publikoaren aukerak aztertzea ahalbidetzen du, eta askotan ahaztuta dagoen paisaia-elementuaz gozatzera bultzatzen du, zeruaz, alegia.

 

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus