Euskararen astea Gipuzkoako Campusean
Euskararen eguna ospatzeko, Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta Gipuzkoako Campuseko ikastegiek hainbat jarduera antolatu ditugu:
Ordua | Azaroak 27 asteazkena | Azaroak 29 ostirala | Abenduak 3 asteartea |
---|---|---|---|
9:00 | Txistularien diana Campusean zehar. | ||
9:00-11:00 | Carlos Santamaria zentroko auditorioan: Bizkarsoro filma eta solasaldia Gizarte Hezkuntzako eta Esperientzia geletako ikasleen artean, "Euskararen erabilera denboran zehar" (euskaraz). (EHUkideentzat) | Elbira Zipitria zentroan (1.04 gela): Bizkarsoro filma eta solasaldia Esperientzia geletako eta Gizarte Hezkuntzako ikasleen artean, "Euskararen erabilera denboran zehar". Josu Martínez zuzendariak online parte hartuko du (gazteleraz) (Esperientzia geletako ikasleentzat) | |
11:00-12:00 | Carlos Santamaria zentroko auditorioan: Bertol Arrietaren film laburrak edo "nola egin zinema xoxik gabe". Egileak bere sorkuntza-prozesua azalduko du, modu nahiko berezian bada ere: kasik aktorerik gabe, kasik laguntzailerik gabe, kasik dirurik gabe. (EHUkideentzat) | ||
12:10-14:00 | Kimika Fakultatean (Ekitaldi aretoan): Bizkarsoro filmaren emanaldia eta solasaldia (EHUkideentzat). |
- Informatika Fakultatean: kartel lehiaketa.
- Euskararen eguna Kimika Fakultatean.
- Ekonomia-Enpresa Fakultatean: Euskal esaldien lehiaketa. Esaldiak sartzeko kutxa azaroaren 26tik abenduaren 2ra Fakultateko hall-ean egongo da.
- HEFAren Egunean Behin lehiaketa: abenduak 2-8. Bi lehenengo ikasle irabazleentzat saria.
- Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren atarian: "Euskara hitz itzulietan" erakusketa abenduaren 3tik 10era.
EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus