EGOkITU-Eibar

EGOkITU UDAKO CAMPUSA

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola-EIBAR

Ingeniariek arazoak ebaztu eta irtenbideak bilatzen dituzte.  Arloaren arabera teknologia desberdinetan espezializatzen dira eta honen ondorioz ingeniaritzak adar anitz dauzka.

NORI ZUZENDUTA?

Gure bizitza hobetzeko ideiak erakartzen bazaitu, konponbide teknologiko eraginkorrak eta iraunkorrak garatuz eta aplikatuz, ikastaro honekin probatu beharko zenuke. Jan zure jakin-mina!

HIZKUNTZA

Ikastaroa elebiduna (euskeraz/gaztelaniaz) izango da. Euskaraz ulertzea beharrezkoa da.

LEKUA: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola-EIBAR

JARDUEREN PROGRAMA: 

  1. Matematikaren aplikazioa energía berriztagarrietan. 
    Energia iturri berriztagarri desberdinak ezagutzen ditugu: eguzki energia, itsas energia, bioenergia eta haize energia. Mathematica software-a erabiliz energia simulazioak egingo ditugu iturri desberdinen bidez lortu daitezkeen energiaren transformazioa ulertzeko.
  2. Konputagailuek magia egiten al dute? 
    Modu autonomoan funtzionatzen duten gailuak egunero erabiltzen ditugu: berogailua termostato batekin, sukaldeko indukzio plaka, garbigailua… Sistema guzti hauek gizakiak emandako aginduak betetzen dituzte eta automatikoki funtzionatzen dute. Etorri gure Eibarreko laborategira sistema automatiko batzuk nola programatzen diren ikasteko eta martxan jartzeko!
  3. Ikasi auto autonomo bat programatzen dordoka baten laguntzaz. 
    Programazioak datuen prozesaketa ahalbidetzen digu erabakiak hartzeko. Adibidez, auto autonomoak inguruneari lotutako datuetan oinarritzen dira erabakiak hartzeko. Laborategi honetan bi simulatzaile erabiliko ditugu programazioaren oinarriak ikasteko. Lehenik eta behin, dordoka bat erabiliko dugu marrazkiak egiteko eta ondoren auto autonomoen lasterketak egingo ditugu!
  4. Uretik eta haizetik bizi. 
    Gure planetako fluido nagusiak, urak eta haizeak, mugimenduan daudenean energia asko barreiatzen dute naturan eta espazioan. Energia libre hori harrapatzen asmatzen badugu gure beharrizanen zati handi bat beteko genuke eguratsa gutxi kutsatuta. Nola? Etorri ikustera eta ikastera Eibarko Fluido Mekanikako laborategira.
  5. Hondakinetatik Biodiesela lortzen!! 
    Ekintza honetan sukaldatzeko oiloa eta koipeak berrerabiliko ditugu bioerregai berriztagarri bat lortzeko laborategian. Bihur zaitez zientzilari: ikasi nola funtzionatzen duen erreakzio kimikoak, lortutako produktuen banaketa eta garbiketa egin eta, azkenik, lortzen den biodieselaren ezaugarriak neurtuko ditugu.
  6. Materialen biltegiratze termikorako gaitasuna.
    Materialen propietate-sorta zabaletik, bero espezifikoa energia termikoa biltegiratzeko gaitasunaren adierazlea da. Propietate hori ezagutzea da klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduko duten energia biltegiratzeko sistemak diseinatzeko oinarria. Praktika honetan propietate honi buruzko gauza gehiago ikasiko dituzu!
  7. Elektrizitatea energia-iturri berriztagarriekin! 
    Energia berriztagarriak erabiliz, nola sortzen da energia elektrikoa? Eta energia elektriko hori zertarako erabili dezakegu? Guzti honen erantzuna praktika honetan izango duzu! Energia ez kutsagarria, eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa guztiontzat!
  8. Eguzkia energi fotovoltaikoa.
    Aztertu nola sortzen den elektrizitatea panel fotovoltaikoak erabiliz eta nola erabili etxeko landareak ureztatzeko. Horretarako, ponpaketa sistema bat  diseinatzen ikasiko duzu. Ondoren, egindako diseinua inplementatu eta erabili ahalko duzu!
  9. Nahi duzu zure pieza diseinatu eta egin? 
    Gaur egungo 3D inprimagailuei esker nahi dugun pieza lortu ahal dugu. Laborategi honetan zure pieza diseinatu eta inprimatu ahal izango duzu material desberdinak erabiliz.