EGOkITU UDA IKASTAROA
ERIZAINTZA ETA OSASUN ZAINKETAK

NORI ZUZENDUTA?
Erizaintzan interesa duten eta osasun-arretarekin eta osasun-zientziekin lotutako jarduerak ezagutzeko interesa duten gazteei zuzenduta dago ikastaro hau.
HIZKUNTZA
Ikastaroa elebiduna (euskeraz/gaztelaniaz) izango da. Euskara ulertzea beharrezkoa da.
LEKUA: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea-DONOSTIA.
IKASTAROAREN EGITURA
Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 14:00etara, 30 minutuko atsedenarekin.
IKASTAROAN BARNE
- Bisita Medikuntza eta Erizaintza Fakultatera.
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko prozedura eta kirofano geletarako sarbidea.
- Bisita Donostiako Unibertsitate Ospitalera.
HELBURUAK
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eta Donostia Unibertsitate Ospitalea bisitatu.
- Erizaintza eta osasun-zientziak ezagutzea, baita erizainek eta beste osasun-profesional batzuek eskaintzen duten arreta ezagutzea ere.
- Osasuna sustatzearen eta gaixotasuna prebenitzearen garrantzia hobeto ulertzeko jarduerak egitea.
- Larrialdietan eta istripuetan jarduteko prestakuntza laburra jasotzea eta praktikak egitea.
JARDUERAK
- Osasuna eraikitzen
- Ezagutu zure gorputza eta bere soinuak
- Zure babesa eta osasuna zure eskuetan hasten da
- Arrautza frijitu bat egiten erre naiz eta zorabiatu egin naiz
- Zure erizainak 24/7 zaintzen zaitu
- Osatu zure lesiotik
- Mens sana in corpore sano
- Bizitza bat zure eskuetan
- Mikelek istripua izan du bizikletarekin eta Ainhoak motoarekin
- Zer egon behar da oinarrizko botikin batean?
- Odol-ateratzeak
OHARRA: Erizaintza eta Osasun zainketako bi taldeak bete egin dira.