EGOkITU UDA CAMPUSA
EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA
Uda ikastaro hauetan partaideek ekonomia, gizarte erantzukizuna, enpresa antolakuntza, ekintzailetza eta marketina bezalako jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak jorratuko dituzte kasu analisi eta jokoaren bitartez.
HIZKUNTZA
Saioak euskaraz izango dira nagusiki. Euskara ulertzea beharrezkoa da.
LEKUA: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea DONOSTIAN. Gipuzkoako Foru Ogasuna eta Igeldo mendiaren parkea ere bisitatuko dira.
JARDUERAK
1. SAIOA: GARAPEN IRAUNKORREKO ENPRESA BATEAN BARNERATZEA |
REAS EUSKADI sareko enpresa edo erakundeetara bisita: Ekonomia bere alderdi guztietan (ekoizpena, finantzaketa, merkataritza eta kontsumoa) bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzura dagoen bitarteko gisa -eta ez amaiera gisa – aldarrikatzen duen enpresa baten ikuspegi eta praktikaren lanketa. |
2. SAIOA: EKONOMIA ETA OGASUNA |
Gipuzkoako Foru Ogasunera bisita: Gida profesional baten laguntzaz, Ogasun eta Finantza Departamentuaren funtzionamenduaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerga eta finantza sistemaren ezagutza. |
3. SAIOA: ENPRESA EKINTZAILETZA |
BIC GIPUZKOAren enpresa habietara bisita eta enpresa berritzaileen sorrera prozesuaren ezagutza. |
4. SAIOA: ENPRESA PROIEKTUAREN LANKETA |
IGELDOKO PARKEra bisita eta enpresa proiektu berritzaile baten lanketa, CANVAS BUSINESS MODEL erabiliz. |
5. SAIOA: MARKETING TAILERRA, CAMPUSA ETA UNIBERTSITATEA EZAGUTZEA |
Marketing tailerra ikuspegi ludiko batetik. |