Dantza garaikidea

Dantza bizi: praktika eta sorkuntza kolektiboa

Dantza egitea maite duzu? Bere praktikan murgildu eta sektoreari buruz gehiago ulertu nahi duzu? UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak DANTZAZekin  batera eskainitako tailer honek dantza garaikidea barrutik aztertzeko aukera paregabea eskaintzen dizu.

Zuzenean lan egingo duzu DANTZAZeko dantzari eta koreografo profesionalekin, hainbat teknika eta estilo arakatuko dituzu, eta gogoeta egingo duzu sormen-prozesuari eta sektorearen errealitateari buruz. Beraien metodologia aktiboak ikasitakoa eginez eta hausnartuz ikasteko aukera emango dizu, saio bakoitzean garatuko den eta azken saioan aurkeztuko den talde-sorkuntzan amaituz. 

Saio bakoitza bi zatitan banatuko da: lehenengo ordua azalpen eta praktika teknikoari eskainiko zaio, eta bigarrena, berriz, talde-sorkuntzari, betiere beroketa egokiarekin hasita. Gainera, DANTZAZen instalazioetarako bisitaldiak egiteko aukera izango duzue, eta bertan dantza egin eta dantza ezagutzeko aukera izango duzue!

Ordutegia: osteguna 17:30-19:30
Egutegia: 2024ko urriaren 3tik abenduaren 19ra
Nori zuzenduta: UPV/EHUko unibertsitate kideei
Izena emateko epea: irailaren 11tik 27ra
Izena emateko araudia
Prezioa: 25 euro Eman izena hemen!
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroa osorik egin behar da.

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus