Era berean, aurrez aurreko izen-ematea egin daiteke Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntza eta Kirol Bulegoan (Zuzenbide Fakultateko beheko solairuan).
Izena emateko datak: 2024ko irailaren 11tik aurrera izango dira.
Lekuak mugatuak direnez, hauek izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Online egiten diren izen-emateen ordainketa online izango da. Aurrez aurreko izen-emateetan, ahal izanez gero, banku-txartelaren bidez eta Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntza eta Kirol Bulegoan ordaindu behar da. Ordaintzeko beste era batzuk: kutxazainetan, interneten, Servikutxan edo honako kontu-zenbaki honetara transferentzia bat eginez: Kutxabank ES58 2095 0292 97 1063455413. Izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazi behar dira. Izen-ematea ez da ontzat hartuko, dagokion ordainagiria aurkeztu arte; eta horretarako, gehienez hiru eguneko epea dago, izena ematen denetik zenbatzen hasita.
Ikastaroa hasi ondoren, ezin izango da matrikularen zenbatekoa berreskuratu.
Ikastaroak hasteko, gutxienezko pertsona-kopuruak izena behar bezala eman behar izan du, ikastaroa hasi baino hiru egun lehenago. Era berean, ikastaroetan gehienezko ikasle-kopuru bat ezarri da, kalitatea bermatze aldera.
Ikastaro bat ezinbesteko arrazoiengatik edo behar beste izen-emate ez dagoelako bertan behera uzten bada bere hasiera data baino lehen, izena emana zuten pertsonei dirua itzuliko zaie.
Unibertsitate Hedakuntza Zerbitzuak eskubidea dauka irakasleak arrazoi justifikatuengatik aldatzeko.