Aplicación de técnicas de control inteligente en el proceso de electroerosión por hilo
- Ikertzailea(k):
- Marga Marcos, Darío Orive, José Antonio Sánchez, Asier Zubizarreta, Eva Portillo
- Denboraldia:
- 2005-tik 2007 arte
- Finantzaketa egin duen erakundea:
- UPV/EHU
- Deskribapena:

Ikertzaile nagusia: Itziar Cabanes Axpe.

Bazkideak:

Laburpena:

Aurreko bi proiektuen arabera, aztertutako bi lodieretan portaera degradatuen oinarrizko ezaugarriak bat datozen arren, neurri birtualek lortutako atariak desberdinak dira. Emaitza horiek abiapuntu hartuta, lodiera-tarte jakin batean parametroak automatikoki egokitzeko gai den egitura bakarra definitu nahi dugu oraingoan. Hala bada, honako hauek dira helburuak: lodiera bakoitzerako arau heuristikoak jarri beharra eta interesatzen zaizkigun lodieretarako analisiak errepikatu beharra ekiditea.

Gainera, portaera degradatu bakoitzak prozesuaren degradazioan duen eragina neurtu ere egin nahi dugu. Egoera degradatu motaren arabera etorkizuneko estrategiei heltzeko aukera eskainiko digu horrek.

Egitura bakar batek lortu behar ditu bi helburuak (ebakidura degradatuko erregimenak aurkitzea, tarteko lodieretan haria hausteari aurre hartzeko; eta portaera degradatu bakoitzak prozesuaren degradazioan duen eragina neurtzea).

Emaitzak:

Ekarpenen laburpena:

Hauek dira proiektuaren ekarpen nagusiak:

Arkitektura estatikoetan (PM) eta errepikarietan (Elman) oinarritutako zenbait sare-konfigurazioren konparaziozko ikerketaren emaitzak. Ikerketak argi erakutsi digu Elman arkitektura dela proposatutako helburuak lortzeko egokiena.

Elman arkitektura errepikarian oinarritutako sare neuronalen konfigurazio paraleloa, 50-100 mm-ko lodiera-tartean portaera degradatu motak antzemateko gai dena. Era berean, konfigurazio horrek aintzat hartzen du portaera degradatu moten eraginaren neurketa.

Software aplikazioak:

Ereduak prestatzeko, probak egiteko eta balioesteko zenbait aplikazio garatu ditugu, MatlabTMko sare neuronalen tresnaren bidez.

Artikuluak:

Portillo, E., Cabanes, I., Marcos, M. Zubizarreta, A., "Aplicación de Redes Neuronales en la Detección de Regímenes Degradados en el Proceso WEDM", Revista Iberoamericana de Automática e Informática Industrial, 6. lib., 1. zk., 39.-50. or., 2009.

Biltzarrak:

Portillo, E., Marcos, M., Cabanes, I., Zubizarreta, A., Sánchez, J.A., "ANN for Interpolating Instability Trends in WEDM", 17th IFAC World Congress, 2008.

Portillo, E., Marcos, M., Cabanes, I., Zubizarreta, A., Sánchez, J.A., "Artificial Neural Networks for Detecting Instability Trends in Different Workpiece Thicknesses in a Machining Process", American Control Conference, 2008.

Portillo, E., Cabanes, I., Marcos, M. Zubizarreta, A., "On the Application of Recurrent Neural Network Techniques for Detecting Instability Trends in an Industrial Process", 12th IEEE ETFA, 2007.

Portillo, E., Cabanes, I., Marcos, M., Sánchez, J.A., "Anticipation of wire breakage in WEDM based on neural networks", Proc. of XV International Symposium of ElectroMachining, Pennsylvania, 2007.

Portillo, E., Cabanes, I., Marcos, M. Zubizarreta, A., "Detección de la degradación del proceso WEDM basada en redes neuronales", Actas de las XXVII Jornadas de Automática, 2006. XXVII Jornadas de Automática biltzarraren Kontrol Adimenduneko arloan aurkeztutako lan onenaren saria.

Software erregistroak:

Deskargak:
- Esteka informazio gehigarriarekin:
- http://www.disa.bi.ehu.es/gcis/spanish/lineas_de_investigacion/line_WEDM.htm