BIZKAIKO CAMPUSEKO EUSKAREN ETA KULTURAREN ARLOKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
Zuzendariak Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzari bidea eta laguntza emango dio, eta harekin koordinatuko da campuseko hizkuntza plangintzari lotutako alderdi guztietan. Haren eskumena izango da Euskara Batzordearen burua izatea, eta haren jardueran zuzentzea eta bultzatzea, Estatutuen 119,2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Euskara Campusaren eguneroko bizitzan bultzatzeko ekimenak bultzatuko ditu, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzarekin eta hiru campusetako errektoreordeekinkoordinatuta.
Campusaren hainbat kultura eta gizarte programa eta jarduera koordinatuko eta bultzatuko ditu, baita Bizkaiko Campusaren irudia gizartean zabaltzeko jarduerak ere; horretarako, lurraldeko kultura erakundeekiko harremanak areagotuko ditu, UPV/EHUk sortutako kultura nabarmenduko du, eta bertan egindako produkzioa gizarteari helarazteko ekimenak egingo ditu, arlo horretan euskarari garrantzi berezia emanez.
Era berean, Bizkaiko Campusaren Errektoreordetzak, ikastegiek eta sailek egindako kultura ekimenak babesteko arduraizango du.
Horrez gain, Bizkaiko Campusean eta Bizkaiko Lurralde Historikoan antolatutako UPV/EHUko udako ikastaroen koordinazioan lagunduko du.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA
%50
ORDAINSARI OSAGARRIA
3